martes, 29 de mayo de 2012

Kartela

Kartela hirugarren ebaluazioan egin nuen eta hirugarren adinerako jarduerekin lotuta dago.
Lan hau egiteko gai bat pentsatu eta google-tik argazkia gorde nuen. Kartela iragarkiarekin lotuta dago, hirugarren adinerako jarduerekin lotuta dagoelako esan dudan bezala.

Kartelak hasiera bat eduki behar du, titulu bat informazio laburra adierazten duena. Gero datu zehatz batzuk jarri behar dira: lekua, data eta materiala. Eta azkenik, animatzeko esandi bat jarri behar da.


Fotowall programaren bidez egin nuen eta hau egiteko zenbait gauza kontuan hartu behar ziren: kartelak titulua edukitzea; kartela zuzen ala okertuta jartzea...
Honen bidez, editatzeko programak erabiltzen asi ginen.



Albistea

Hau bigarren ebaluazioan egindako albistea da. Bakoitzak bere albistea egin behar izan zuen eta albiste asmatu bat izan behar zen.
Lan hau egiteko, zenbait pauso orden batean egin behar ziren: titulua, azpi titulua, sarrera bat...
Open officen bidez egin nuen, han informazioa idatzi eta argazkiak jarri nituen.
Hori eta gero, irakasleari entregatu eta akatsak zuzendu zizkidan. Zuzendu eta gero karpeta batean gorde eta bloogean argitaratu dut.



DONOSTIAKO DENDA BATEAN ARROPA DOHAIN

Urtarrilak 10, Donostiako Zara dendan arropa dohain emango da.

Bihar urtarrilak 10, Donostiako zentroko Zara dendan lehenengo 200 pertsonei arropa dohain emango zaie. Merkealdietan gaudenez eta oraindik lehengo tenporadako
gauza asko geratzen zaizkiotenez, arropa dohain ematea pentsatu dute, eta ez bakarrik lehengo tenporadakoa, tenporada honetako arropa ere dohain emango dute. 


Lehenengo, barruko arroparekin etortzen zirenei dohain ematea pentsatu zuten, baina hori lehengo urtean egin zen Desigual dendan eta ez zuen arrakasta handirik izan.
Gero arropa guztia lau eurotan ematea pentsatu zuten, alkateari ez zitzaiolako ondo iruditzen barruko arroparekin juten zirenei dohain ematea. Baina azkenean lehenengo 200 pertsonei dohain ematea pentsatu zuten eta ados jarri ziren.
















Arrasate kaleko Zara denda Donostian.

Jendea gaur arratsaldetik dago Zara dendako atarian lekua hartzen. Dagoeneko, hogei bat pertsona ikusten dira Zara dendako atarian, eta beraiek esan digutenez gaua han igaroko dute. Arratsaldeko 15:30etatik daude eta batzuk han bazkaldu dute. Lagunen kuadrilak ere badaude eta batzuk kamping dendekin eta lo zakuekin joan dira, beraien plana ere kontatu digute: batzuk kamping denda prestatzen duten bitartean, besteak pizza batzuen bila joaten direla afaltzako esan digute. Ama batzuk bere semeekin ere ikusi dira eta aiton-amonak hondartzako amakekin  gaua igarotzeko ere bai.


Zara dendan lan egiten dutenek esan digute honen helburua  jendea dendara erakartzea dela. Urrengo batean dendan dauden arropak  gustatzen bazaizkie erosteko.
Gaineraz esan digutenez, urtarrilak 13an honen antzeko bat egingo da baina bakarrik Zara dendako gazteentzako arropekin.
Desberdintasuna da dena hiru eurotan egongo dela: kamisetak, txaketak, txamarrak, zapatak, galtzak, gonak, soinekoak, alkandorak...


Denda guztia prestatu dute biharko egunerako, dena txukun txukun jarri dute jendeak ondo begira dezan zer dagoen, baina, azken finean dena buruz behera bukatuko du.
Dendakoek lau txanda antolatu dituzte jendea dendara sartzeko, 200 pertsona denda barruan gehiegizkoak izango direlako. Lehenengo txandan 50 pertsona sartuko dira eta nahi duten denbora egon dezakete, bigarren txandan beste 50 pertsona sartuko dira, hirugarren txandan beste 50 pertsona sartuko dira eta laugarren txandan beste 50.


Denda goizeko 9:00etan irekiko da eta gaueko 21:30tan itxi. Sartzen diren pertsonak nahi duten denbora egon dezakete, baina, hirugarren txandan ibiliz gero eta gaueko 20:00 izaten badira, megafoniatik esango zaie pertsonei hartu dituzten gauzak hartzeko eta kanpora ateratzen juteko.
Gaineraz, kanpoan itxaroten daudenentzat gosaria eta bazkaria emango zaie. Gosaltzeko kafe bat edo txokolate bat donuts batekin eta bazkaltzeko pintxo batzuk emango dira: patea, txaka ogiarekin, rissotoa..., edateko coca-cola, ura, edo ardoa eta postrerako helatua emango da. Gauza hauek guztiak plastikozko plateretan, edalontzietan eta plastikozko laban eta sardesketan banatuko dira eta 200 pertsonentzako justu izango dira.


Hau guztia gutxi izanez gero, jendea Zara dendara jun ahal izateko ikastetxe batzuei baimena eskatu zaie klasera faltatzeko biharko egunean eta onartu dutenek ikastetxe hauek dira: Santo Tomas Lizeoa, Zurriola ikastola, Manteo, Marianistas eta Antigua Luberri institutua.

lunes, 28 de mayo de 2012

Inkesta

Inkesta hirugarren ebaluazioan egindako lana da eta taldeka egin genuen. Nire taldean lau ginen: Maria Mujika, Eider Zabala, Itziar Lasa eta Mireia Beramendi.

Lehenengo, galderak prestatu eta open officen bidez idatzi genituen.
 Hori eta gero, gelaz gela joan ginen inkesta egitera eta lau pertsonek gure galderetara erantzun zuten.

Galderetara erantzun ondoren, pertsona bakoitzari argazki bat atera genion eta open officen idatzitako galderetan itsatsi genituen.
Inkesta hau, gazteek erantzuteko pentsatuta dago eta galdera gehienetan erantzunak nahiko berdinak dira.



Inkesta


Inkesta hau erantzun dutenak hauek dira: Maria de la Peña 3E, Nahia Tolosa 3E, Ane Bengoa 3F eta Nico Crespo 3F.
  1. Ondo iruditzen zaizue adin gabekoek edatea?
    a) Bai %50 b) Ez %50
  2. Eta beraiei alkohola saltzea?
    a) Bai b) Ez %100
  3. Zure gurasoek harrapatuko balizue zer egingo zenuketen?
    a) Korrika aterako nintzake b) alkohola ezkutatuko nuke %75
    c) Beste aukera bat %25
  4. Poliziek harrapatuko balizue zer egingo zenuke?
    a) Korrika aterako nintzake %50 b) Gurasoei ez deitzeko esango nieke eta botilak emango nizkieke %50 c) Beste aukera bat
  5. Zure adineko seme- alaba bat edukiko bazenu eta alkoholarekin harrapatuko bazenu zer egingo zenuke?
    a) Zigortu egingo nuke %50 b) Kontuz ibiltzeko esango nioke %50
    c) Beste aukera bat
  6. Zure lagun bat gehiegi edaten arituko balitz zer egingo zenuke?
    a) Alkohola kendu nioke b) Kontuz ibiltzeko esango nioke %100
    c) Ez nioke ezer esango


                                  Nahia Tolosa 3.E
                                  Maria de la Peña 3.E
                                  Nico Crespo 3.F
                             Ane Bengoa 3.F

viernes, 25 de mayo de 2012

Aurkezpena

Hau Mireiak egindako blogga da. Hemen 2011/2012 kutsoan Aldizkaritza tailerrean egindako lan guztiak aurkeztuko ditut kurtso osoan zehar egindako lanak batuz.

Lan bakoitzaren aurretik sarrera txiki batzuk egingo ditut lan hori aurkezteko.
Egindako lanak eta bloggera igoko ditutenak hauek dira: Albistea, erreportaia, inkesta, iritzi artikulua, power point-a, baliabide zerrenda, kartela, elkarrizketa eta iragarkia.

Kurtsoan egindako lan batzuk banaka egin ditugu, baina beste batzuk taldeka. Taldeka egindakoak adibidez inkesta, erreportaia... dira.