lunes, 11 de junio de 2012

Erreportaia

Erreportaia lehenengo ebaluazioan egin genuen eta binaka eginda zegoen.
Erreportaia bloggera igotzeko arazo batzuk eduki ditugu lan hori USB batean gordeta zegoelako eta USB hori puskatu egin zelako.

Erreportaia eginez, ikasi dugu artikulu batean zenbait pauso eman behar direla: sarrerak egin behar dira, azpitituluak idatzi, parrafoak bereiztu...
Erreportai bakoitzean argazki bat jarri behar zen eta argazkiaren azpiat esandi labur bat argazkia non dagoen esanez adibidez.
Gure erreportaia, atzerritako gizon bat poliziekin izandako arazo bat alkholemiazko kontrola egiterakoan adierazten zuen eta bestea Santutxun gertatutako hilketa bat.



Iragarkia





Iragarkia hirugarren ebaluazioan egin genuen. Lan hau taldeka egin genuen eta hirugarren adinerako jendeentzat eginda dago.
Iragarki honen bidez, hirugarren adinerako zenbait jarduera aurkezten ditugu.

Iragarkiaren hasieran, bakoitzak esaldi batzuk esaten ditu jarduera hoiek hondartzan egingo direla adierazten, zer jarduera mota egingo diren, arropa aproposa eramateko adierazten eta jarduerak zer ordutan izango diren.

Gero, jarduerak azaltzen hasten gara. Lehenengo jarduera, yoga eta taichi klaseak dira eta bat jarduera hori nola egingo den azaltzen duen bitartean, beste biak keinuen bidez azaltzen dute.
Bigarren jarduera igeriketa klaseak dira eta lehenengoan bezala batek azaltzen du eta beste biak keinuen bidez adierazten dute. Eta azkeneko jarduera, itsasoko fauna aztertzea izango da.


domingo, 10 de junio de 2012

Power pointa

Power pointa taldeka egin genuen. Klasea bi taldetan banatu zen eta taldeko pertsona bakoitza informazioa bilatu behar zuen eta gero powert pointean jarri. Europar Batasunari buruzko power pointa da eta emen, biztanleriaren zahartzeari buruz, estatu kideei buruz, europar biztanleriari buruz... hitz egingo dugu. Power pointak 21 orrialde ditu eta bakoitzak gai desberdinak aurkezten ditu. Informazio hori, interneten bilatu genuen web orrialde batzuetan eta orrialde hoiek baliabide zerrendan jarrita daude.

miércoles, 6 de junio de 2012

Elkarrizketa


Elkarrizketa hirugarren ebaluazioan egindako lana da. Nire amari egindako elkarrizketa da eta banakako lana izan zen.
Openshot programa erabili nuen bideoa editatzeko, sarrera bat jarri nuen eta bukaeran eskerrak ematen zuen kartel bat.
Hori guztia egin eta gero, arazo batzuk eduki nituen editatutako bideoa ez zelako ikusten, baina, editatu gabea bai eta azkenean editatu gabea igo behar izan dut.





lunes, 4 de junio de 2012

Baliabide zerrenda

Baliabide zerrenda hirugarren ebaluazion egindako lana da. Taldeka egin genuen, nire taldean zeudenak zazpi pertsona ziren.

Baliabide zerrenda power point-eko informazio guztia nun aurkitu genuen aurkezteko da. Zerrendan dauden datu bakoitza pertsona bakoitzak aurkitu zuen, eta gero, powert pointean jarri zuen baina batzuetan, informazioa binaka bilatzen genuen.
Aurkitzen genuen informazioa erderaz zegoenez, euskarara pasa behar izan genuen aurkitzenm genuen guztia.

Honen bidez, jakin ditzazkezue power point-ean dauden web orri guztien izenak.





"Zahartze Aktiboa eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europar Urtea"-ren inguruko BALIABIDE ZERRENDA


    Belaunaldien arteko elkartasuna sustatzen duten eta etengabeko heziketa bermatzen duten erakundeen link-ak:


Helduentzako Institutua:
http://www.imserso.es/imserso_01/index.htm
http://www.baleike.com/index.php?option=com_content&full=yes&Itemid=68view=article&id=2669:helduentzako-hainbat-ikastaro-antolatu-ditu-institutuak
http://baleike.com/index.php?view=article&catid=36%3Agizartea&id=4675%3Azumaiako-institutuak-hainbat-ikastaro-antolatu-ditu-ikasle-zein-helduentzat&option=com_content
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-etxep2/eu/contenidos/informacion/etxepare_euskal_institutua/eu_etxepare/ez_bakarrik.html
http://www.ocio.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1128338395930/_eusk/%231118058571810%231205483389519%231128338395930/UniversidadDeusto/Page/PaginaCollTemplate

Proiektu zehatzak:
http://www.enclaverural.es/enclaverural_01/index.htm
http://www.laterceraedad.info/programas-de-apoyo-del-imserso-para-mujeres-mayores/
http://www.hikhasi.com/artikulua/1914
http://html.rincondelvago.com/actividad-fisica-en-la-tercera-edad.html
http://www.disenoparatodos.com/proyectos/tercera_edad.htm

Erakundeak:
http://www.vejezyvida.com/tag/cruz-roja/
http://www.laprovincia.es/gran-canaria/2011/10/20/ortega-propone-cruz-roja-reparto-comida-ancianos/409307.html
http://www.elmundo.es/elmundo/2011/11/18/andalucia/1321613321.html
http://boards5.melodysoft.com/QUEJASTERCERAEDAD/re-plan-de-accion-en-defensa-de-los-20.html
http://eloasisdorado7day.es.tl/consejos-para-ancianos-adventistas-descarga.htm

Baliabide ezberdinak:
http://www.tercera-edad.org/servicios/teleasistencia-domiciliaria.asp
http://www.tercera-edad.org/servicios/
http://www.saludalia.com/docs/Salud/web_saludalia/tu_salud/doc/anciano/doc/doc_asistencia_paciente.htm
http://espanol.loudoun.gov/Home/Serviciosparapersonasdelaterceraedad/Programaderecursosparaancianos/tabid/93/Default.aspx
http://www.tercera-edad.org/


Ekintza posibleak:
http://www.vejezyvida.com/category/actividades
http://www.tercera-edad.org/salud/actividades.asp
http://www.tercera-edad.org/cultura-ocio/ancianos-aprender.asp
http://www.vejezyvida.com/actividades-de-animacion-para-la-tercera-edad/

http://dinamicasojuegos.blogspot.com/2010/07/musicoterapia-en-la-terce

Aldizkari espezializatuak:
http://www.imsersomayores.csic.es/documentacion/biblioteca/revistas/revistas-divulgativas/sesentaymas.html
http://prensaespecializada.blogspot.com/2011/11/la-junta-de-andalucia-

http://prensaespecializada.blogspot.com/2011/12/la-tercera-mano-en-manos-de-los-robots.html
http://es.wikipedia.org/wiki/El_Anciano_%28Marvel_Comics%29

http://revista.consumer.es/web/es/20010901/miscelanea1/



ximon iker pablo beñat peru mireia itziar maria eider mariabelen

Iritzi artikulua


Lehenengo ebaluazioan egindako tratu txarrei buruzko iritzi artikulua da.

Honen bidez, artikulu batean, nahiz eta informazioa bilatu eta artikuan jarri nire iritzia jartzen ere ikasi dut.

Lan hau banaka egin genuen informazioa beste leku batzuetatik ateratzen eta gero artikuan idazten, hori eta gero nire iritzia jarri nuen eta iritzi artikulu hau egin nuen.

Artikulua tratu txarrei buruz doa eta nire ustez, gai interesgarria da nahiko informazioa aurkezten duelako gaiari buruz eta tratu txarrei buruzko zeinbait datu ezagutzen ez dituzuenak aurkezten dituelako.




TRATU TXARRAK

Tratu txarrak, sexuagatiko indarkeriazko egintza oro, emakumeari kalte fisiko, sexuala edo psikologikoa nahiz sufrimendua eragiten diona dira.

Tratu txar ohikoenak, emakumeen aurka dira, baina haurren eta adineko pertsonen aurka ere badaude.

Dakidanez, tratu txarren biktimen % 95a emakumeak izaten dira. Zorionez, ez daukat ezagunik hau sufritu duenik, baina, bost emakumeetatik bat bortxatu edo bortxaketa saio baten biktima izaten da.

Tratu txarren aurka egiteko, 016 zenbakiari deitzea gomendatzen da eta ez egotea isilik, jendearekin hitzegitea horri buruz. Isilik egonda, litekeena da arazoa handiagoa izatea.

Beste aldetik, alkoholaren eta beste drogen kontsumoak tratu txarrak ematea xedatzen dute.

Azkenik, tratu txarrak langabezia edo etxebizitza-gabezia bezalako arazoak dituzten familietan gertatzen dira.
Eta nire ustez, edukitzen dutenek arazo hori ez ziran isildu behar, emakumeak dira gehienbat, baina haurrak etxean eta eskolan ere bai sufritzen dute eta adineko pertsonek ere.

MIREIA BERAMENDI 3B

martes, 29 de mayo de 2012

Kartela

Kartela hirugarren ebaluazioan egin nuen eta hirugarren adinerako jarduerekin lotuta dago.
Lan hau egiteko gai bat pentsatu eta google-tik argazkia gorde nuen. Kartela iragarkiarekin lotuta dago, hirugarren adinerako jarduerekin lotuta dagoelako esan dudan bezala.

Kartelak hasiera bat eduki behar du, titulu bat informazio laburra adierazten duena. Gero datu zehatz batzuk jarri behar dira: lekua, data eta materiala. Eta azkenik, animatzeko esandi bat jarri behar da.


Fotowall programaren bidez egin nuen eta hau egiteko zenbait gauza kontuan hartu behar ziren: kartelak titulua edukitzea; kartela zuzen ala okertuta jartzea...
Honen bidez, editatzeko programak erabiltzen asi ginen.



Albistea

Hau bigarren ebaluazioan egindako albistea da. Bakoitzak bere albistea egin behar izan zuen eta albiste asmatu bat izan behar zen.
Lan hau egiteko, zenbait pauso orden batean egin behar ziren: titulua, azpi titulua, sarrera bat...
Open officen bidez egin nuen, han informazioa idatzi eta argazkiak jarri nituen.
Hori eta gero, irakasleari entregatu eta akatsak zuzendu zizkidan. Zuzendu eta gero karpeta batean gorde eta bloogean argitaratu dut.



DONOSTIAKO DENDA BATEAN ARROPA DOHAIN

Urtarrilak 10, Donostiako Zara dendan arropa dohain emango da.

Bihar urtarrilak 10, Donostiako zentroko Zara dendan lehenengo 200 pertsonei arropa dohain emango zaie. Merkealdietan gaudenez eta oraindik lehengo tenporadako
gauza asko geratzen zaizkiotenez, arropa dohain ematea pentsatu dute, eta ez bakarrik lehengo tenporadakoa, tenporada honetako arropa ere dohain emango dute. 


Lehenengo, barruko arroparekin etortzen zirenei dohain ematea pentsatu zuten, baina hori lehengo urtean egin zen Desigual dendan eta ez zuen arrakasta handirik izan.
Gero arropa guztia lau eurotan ematea pentsatu zuten, alkateari ez zitzaiolako ondo iruditzen barruko arroparekin juten zirenei dohain ematea. Baina azkenean lehenengo 200 pertsonei dohain ematea pentsatu zuten eta ados jarri ziren.
















Arrasate kaleko Zara denda Donostian.

Jendea gaur arratsaldetik dago Zara dendako atarian lekua hartzen. Dagoeneko, hogei bat pertsona ikusten dira Zara dendako atarian, eta beraiek esan digutenez gaua han igaroko dute. Arratsaldeko 15:30etatik daude eta batzuk han bazkaldu dute. Lagunen kuadrilak ere badaude eta batzuk kamping dendekin eta lo zakuekin joan dira, beraien plana ere kontatu digute: batzuk kamping denda prestatzen duten bitartean, besteak pizza batzuen bila joaten direla afaltzako esan digute. Ama batzuk bere semeekin ere ikusi dira eta aiton-amonak hondartzako amakekin  gaua igarotzeko ere bai.


Zara dendan lan egiten dutenek esan digute honen helburua  jendea dendara erakartzea dela. Urrengo batean dendan dauden arropak  gustatzen bazaizkie erosteko.
Gaineraz esan digutenez, urtarrilak 13an honen antzeko bat egingo da baina bakarrik Zara dendako gazteentzako arropekin.
Desberdintasuna da dena hiru eurotan egongo dela: kamisetak, txaketak, txamarrak, zapatak, galtzak, gonak, soinekoak, alkandorak...


Denda guztia prestatu dute biharko egunerako, dena txukun txukun jarri dute jendeak ondo begira dezan zer dagoen, baina, azken finean dena buruz behera bukatuko du.
Dendakoek lau txanda antolatu dituzte jendea dendara sartzeko, 200 pertsona denda barruan gehiegizkoak izango direlako. Lehenengo txandan 50 pertsona sartuko dira eta nahi duten denbora egon dezakete, bigarren txandan beste 50 pertsona sartuko dira, hirugarren txandan beste 50 pertsona sartuko dira eta laugarren txandan beste 50.


Denda goizeko 9:00etan irekiko da eta gaueko 21:30tan itxi. Sartzen diren pertsonak nahi duten denbora egon dezakete, baina, hirugarren txandan ibiliz gero eta gaueko 20:00 izaten badira, megafoniatik esango zaie pertsonei hartu dituzten gauzak hartzeko eta kanpora ateratzen juteko.
Gaineraz, kanpoan itxaroten daudenentzat gosaria eta bazkaria emango zaie. Gosaltzeko kafe bat edo txokolate bat donuts batekin eta bazkaltzeko pintxo batzuk emango dira: patea, txaka ogiarekin, rissotoa..., edateko coca-cola, ura, edo ardoa eta postrerako helatua emango da. Gauza hauek guztiak plastikozko plateretan, edalontzietan eta plastikozko laban eta sardesketan banatuko dira eta 200 pertsonentzako justu izango dira.


Hau guztia gutxi izanez gero, jendea Zara dendara jun ahal izateko ikastetxe batzuei baimena eskatu zaie klasera faltatzeko biharko egunean eta onartu dutenek ikastetxe hauek dira: Santo Tomas Lizeoa, Zurriola ikastola, Manteo, Marianistas eta Antigua Luberri institutua.

lunes, 28 de mayo de 2012

Inkesta

Inkesta hirugarren ebaluazioan egindako lana da eta taldeka egin genuen. Nire taldean lau ginen: Maria Mujika, Eider Zabala, Itziar Lasa eta Mireia Beramendi.

Lehenengo, galderak prestatu eta open officen bidez idatzi genituen.
 Hori eta gero, gelaz gela joan ginen inkesta egitera eta lau pertsonek gure galderetara erantzun zuten.

Galderetara erantzun ondoren, pertsona bakoitzari argazki bat atera genion eta open officen idatzitako galderetan itsatsi genituen.
Inkesta hau, gazteek erantzuteko pentsatuta dago eta galdera gehienetan erantzunak nahiko berdinak dira.



Inkesta


Inkesta hau erantzun dutenak hauek dira: Maria de la Peña 3E, Nahia Tolosa 3E, Ane Bengoa 3F eta Nico Crespo 3F.
  1. Ondo iruditzen zaizue adin gabekoek edatea?
    a) Bai %50 b) Ez %50
  2. Eta beraiei alkohola saltzea?
    a) Bai b) Ez %100
  3. Zure gurasoek harrapatuko balizue zer egingo zenuketen?
    a) Korrika aterako nintzake b) alkohola ezkutatuko nuke %75
    c) Beste aukera bat %25
  4. Poliziek harrapatuko balizue zer egingo zenuke?
    a) Korrika aterako nintzake %50 b) Gurasoei ez deitzeko esango nieke eta botilak emango nizkieke %50 c) Beste aukera bat
  5. Zure adineko seme- alaba bat edukiko bazenu eta alkoholarekin harrapatuko bazenu zer egingo zenuke?
    a) Zigortu egingo nuke %50 b) Kontuz ibiltzeko esango nioke %50
    c) Beste aukera bat
  6. Zure lagun bat gehiegi edaten arituko balitz zer egingo zenuke?
    a) Alkohola kendu nioke b) Kontuz ibiltzeko esango nioke %100
    c) Ez nioke ezer esango


                                  Nahia Tolosa 3.E
                                  Maria de la Peña 3.E
                                  Nico Crespo 3.F
                             Ane Bengoa 3.F

viernes, 25 de mayo de 2012

Aurkezpena

Hau Mireiak egindako blogga da. Hemen 2011/2012 kutsoan Aldizkaritza tailerrean egindako lan guztiak aurkeztuko ditut kurtso osoan zehar egindako lanak batuz.

Lan bakoitzaren aurretik sarrera txiki batzuk egingo ditut lan hori aurkezteko.
Egindako lanak eta bloggera igoko ditutenak hauek dira: Albistea, erreportaia, inkesta, iritzi artikulua, power point-a, baliabide zerrenda, kartela, elkarrizketa eta iragarkia.

Kurtsoan egindako lan batzuk banaka egin ditugu, baina beste batzuk taldeka. Taldeka egindakoak adibidez inkesta, erreportaia... dira.